BKI
RACING
Bera kruz ikastolako DBH2ko ikasle talde bat gara eta aurtengo urtean, teknologiako klaseetan, erronka berri izango dugu eskuartean, Greenpower delako proiektua hain zuzen ere.
Baiña zer da Greenpower proiektua?
Proiektu honen helburua, umeak empresa mundura hurbildu eta gaur egun oraindik guretzat hain ezezaguna den mundu hori hurbilagotik ezagutzea da.
Eta zer egin behar dugu proiektu horren barruan?
Kid´s kidcar delako auto bat eraiki behar dugu.
Nola egingo diogu aurre erronka honi?
Klasean 30 ikasle garenez eta muntatzeko auto bakarra, 15 laguneko bi taldetan banatuko gara. Talde bakoitza aldi berean beste talde txikiagotan banatuko gara lana aurrera eraman ahal izateko. Talde horiek FINANTZAZIOA, MARKETING-A, ERAIKUNTZA eta KARROZERIA izango dira eta ikasle denok izango dugu talde guztietatik pasatzeko beharra.
Autoa muntatuta eta prest dagoenean, ikastolen arteko F24 kategoriako lasterketetan parte hartzeko aukera izango dugu.
Beraz, ikus dezakezun bezala, arlo asko ikutu, landu eta ikasteko aukera paregabea daukagu aurretik.
Zer, noiz, nola, non, etabar luze bat izango ditugu aurretik, beraz, dena jakitea nahi baduzu......
Sartu barrura eta bizi esperientzia hau gurekin batera.